TEKNOLOGIA BERRIEN HAUSNARKETA SAKONA
Hurrengo lerro hauetan hausnarketa txiki bat egingo dugu teknologia berrien inguruan.
Hasieran teknologi berrien inguruan genuen kontzeptua oso urria zen, ez genuen batere garbi zer ziren teknologia berriak. Hasierako kontzeptuak ematen hasi ginenean; webquestak, blogak, cmap tools-a… galdu egiten ginen. Zer da webquest bat? Eta blog bat?… guretzat mundu berri bat zen. Hala ere, gu prest geunden edozer gauza ikasteko. Horrela esan dezakegu gauza asko ikasi ditugula.
Badakigu zer den bloga, nola erabiltzen den, bere ezaugarri desberdinak zeintzuk diren, webquestak egiten ikasi dugu, zertan datzan, erabilgarritasuna… hala ere oso denbora gutxi izan dugu gauza bakoitza ongi kudeatu eta ikasi ahal izateko. Webquestak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu etorkizunari begira. Ikasleek modu dinamiko batean gai baten inguruan asko ikasi dezakete eta horrela, leku askotako informazioa jaso (ikus gure webquesta). Cmap tools-aren inguruan esan dezakegu baliagarria izan zaigula hori ikustea. Beste ikasgai batzuetan ere erabili behar izan dugu eta mapa kontzeptualak askoz ere azkarrago egin daitezkeela konprobatu dugu. Hemendik aurrera teknologia berriak beharrezkoak direla uste dugu. Orain, bosgarren mailako ikasleek ordenagailu bana daukate beraien lanak aurrera eramateko. Hala ere, arazo bat ikusten da alor horretan, hau da, irakasleek ez dute aski jakintzarik teknologia berrien inguruan. Horregatik, ikasgai honen zergatia ulertzen dugu. Etorkizuneko irakasleok teknologia berrien inguruan ikasi beharra daukagu.
Hasieran, bloga egiten hasi ginenean, lehen aipatu bezala, galduta sentitu ginen; nola igotzen dira gauzak? Zer igo behar da? Noizko? Nola sartzen da blog-era? Zein da nire pasahitza? … inporta zitzaigun gauza bakarra bisita kopurua zen (irakasleak balorazioa horrela egin behar zuela esan baitzigun). Baina hortik gauza asko atera ditugu. Batean sartu, bestetik atera ,gauza asko aztertu ditugu: blog eredu desberdinak, ezaugarri diferenteak, argazki eta bideo interesgarriak… eta horrelaxe gauza desberdinak ikasi ditugu etorkizunerako baliagarriak egingo zaizkigunak.
Klaseak oso dinamikoak ziren. Hala ere, motzak iruditu zaizkigu. Gauzak egiten hasi orduko denbora pasatzen zen. Guretzako denbora falta izan da arazorik handiena, bestalde, ongi eta gustura egon gara. Klase giroa oso ona izan da eta horrek gehiago ikastea bultzatu gaitu.
Horrela kasu praktiko baten aurrean kokatuko gara:
Mikel , Heziketa fisikoko irakasleak, bere klasean proposatu du lan bat. Lan hau herri kirolen inguruan da. Euskal kultua bultzatzea eta bertako aspaldiko kirolak zein ziren aztertzea du helburu nagusi. Honek, webquest bat erabiltzea proposatu du. Umeak taldeka daude kokatuta eta talde bakoitzak ordenagailu bat izango du. Horrela webquestaren laguntzaz alor hori ongi landuko dute: zein da herri kirolen jatorria? Noiztik daude herri kirolak?
Teknologia berrien laguntzaz ikasleek modu ludiko batean landu ditzakete alor asko eta asko. Horretarako lehen esan bezala beharrezkoa dugu etorkizuneko irakasleok teknologia berriak ikastea eta erabiltzen jakitea.
Oso ondo! Pozten naiz zerbait ikasi duzuela ikusteaz!
Animo! eta noski, blog hau zuena da beraz, nahi izanez gero, jarraitu erabiltzen!
Ondo izan,
Nagore
Por: heztek el diciembre 14, 2009
a las 2:18 pm