Posteado por: aitziberiribarren | diciembre 9, 2009

TBn inguruko azken hausnarketa

TEKNOLOGIA BERRIEN HAUSNARKETA SAKONA

Hurrengo lerro hauetan hausnarketa txiki bat egingo dugu teknologia berrien inguruan.

Hasieran teknologi berrien inguruan genuen kontzeptua oso urria zen, ez genuen batere garbi zer ziren teknologia berriak. Hasierako kontzeptuak ematen hasi ginenean; webquestak, blogak, cmap tools-a… galdu egiten ginen. Zer da webquest bat? Eta blog bat?… guretzat mundu berri bat zen. Hala ere, gu prest geunden edozer gauza ikasteko. Horrela esan dezakegu gauza asko ikasi ditugula.

Badakigu zer den bloga, nola erabiltzen den, bere ezaugarri desberdinak zeintzuk diren, webquestak egiten ikasi dugu, zertan datzan, erabilgarritasuna… hala ere oso denbora gutxi izan dugu gauza bakoitza ongi kudeatu eta ikasi ahal izateko. Webquestak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu etorkizunari begira. Ikasleek modu dinamiko batean gai baten inguruan asko ikasi dezakete eta horrela, leku askotako informazioa jaso (ikus gure webquesta). Cmap tools-aren inguruan esan dezakegu baliagarria izan zaigula hori ikustea. Beste ikasgai batzuetan ere erabili behar izan dugu eta mapa kontzeptualak askoz ere azkarrago egin daitezkeela konprobatu dugu. Hemendik aurrera teknologia berriak beharrezkoak direla uste dugu. Orain, bosgarren mailako ikasleek ordenagailu bana daukate beraien lanak aurrera eramateko. Hala ere, arazo bat ikusten da alor horretan, hau da, irakasleek ez dute aski jakintzarik teknologia berrien inguruan. Horregatik, ikasgai honen zergatia ulertzen dugu. Etorkizuneko irakasleok teknologia berrien inguruan ikasi beharra daukagu.

Hasieran, bloga egiten hasi ginenean, lehen aipatu bezala, galduta sentitu ginen; nola igotzen dira gauzak? Zer igo behar da? Noizko? Nola sartzen da blog-era? Zein da nire pasahitza? … inporta zitzaigun gauza bakarra bisita kopurua zen (irakasleak balorazioa horrela egin behar zuela esan baitzigun). Baina hortik gauza asko atera ditugu. Batean sartu, bestetik atera ,gauza asko aztertu ditugu: blog eredu desberdinak, ezaugarri diferenteak, argazki eta bideo interesgarriak… eta horrelaxe gauza desberdinak ikasi ditugu etorkizunerako baliagarriak egingo zaizkigunak.

Klaseak oso dinamikoak ziren. Hala ere, motzak iruditu zaizkigu. Gauzak egiten hasi orduko denbora pasatzen zen. Guretzako denbora falta izan da arazorik handiena, bestalde, ongi eta gustura egon gara. Klase giroa oso ona izan da eta horrek gehiago ikastea bultzatu gaitu.

Horrela kasu praktiko baten aurrean kokatuko gara:

Mikel , Heziketa fisikoko irakasleak, bere klasean proposatu du lan bat. Lan hau herri kirolen inguruan da. Euskal kultua bultzatzea eta bertako aspaldiko kirolak zein ziren aztertzea du helburu nagusi. Honek, webquest bat erabiltzea proposatu du. Umeak taldeka daude kokatuta eta talde bakoitzak ordenagailu bat izango du. Horrela webquestaren laguntzaz alor hori ongi landuko dute: zein da herri kirolen jatorria? Noiztik daude herri kirolak?

Teknologia berrien laguntzaz ikasleek modu ludiko batean landu ditzakete alor asko eta asko. Horretarako lehen esan bezala beharrezkoa dugu etorkizuneko irakasleok teknologia berriak ikastea eta erabiltzen jakitea.

Posteado por: aitziberiribarren | diciembre 9, 2009

Herri kirolen munduan murgiltzea

herri kirolak ezagutzen

Posteado por: aitziberiribarren | noviembre 19, 2009

afaltzen

Posteado por: aitziberiribarren | noviembre 19, 2009

frontoian

Posteado por: aitziberiribarren | noviembre 19, 2009

Esteribarko gazte egunian twisterrian

Posteado por: aitziberiribarren | noviembre 19, 2009

Intento de felicitacion 1…si exito

Posteado por: aitziberiribarren | noviembre 19, 2009

IKTak gaur egun duen eragina: eskolan eta gizartean

Posteado por: aitziberiribarren | noviembre 16, 2009

MIKEL SAN JOSÉ

El dorsal número 12, para Mikel San José Andoni Beldarrain – 18/08/2009 | Redacción | El joven jugador ha sido presentado como futbolista del Athletic Club este mediodía. San José, ha afirmado que tuvo ofertas de otros equipos.

Mikel San José, jugador cedido del Liverpool al Athletic Club para la temporada 2009-2010 ha sido presentado como nuevo jugador rojiblanco en el Palacio de Ibaigane. El joven central, lucirá el dorsal número 12 y se le ha visto muy contento por volver al conjunto bilbaína. El presidente, Fernando García Macua, ha estado acompañando al jugador durante su presentación. San José, llega con ganas de ayudar al equipo y espera tener oportunidades para jugar: “He jugado sólo seis amistosos con el Liverpool y estoy aquí para jugar si el entrenador lo considera oportuno”. Tras estas declaraciones, Mikel San José afirmó que tuvo ofertas de otros equipos: “Mi primera opción era el Athletic, aunque si tuve ofertas de otros equipos. Estoy contento por volver a casa y vengo a luchar para disputar muchos partidos”.

Posteado por: aitziberiribarren | noviembre 10, 2009

teknologi beriak beharrezkoak

Teknologia berrien inguruko HAUSNARKETA:

 

Orain arte teknologiak oso urruti ikusi ditut. Joan den urterarte ez nuen ordenagailurik egunero erabili, baina egoera zein den ikusita beharrezkoa ikusten dut. Magisteritzako lehenengo urtean euskarako ikasgaia mudelen bidez egin beharra zegoen, lanak egin eta entregatu, korreoa irakurri… dena internet bidez egin behar zen. Aurten hasi berri dun modulu honetan mudel plataforma erabili behar dugu lanak eta entregatzerako orduan. Egoera hau aurrera doa eta teknologiak beharrezkoak dira.

Ni ikastolan hasi nintzenean ordenagailuetara joateko astean behin genuen aukera. Orain aldiz, gaur egungo umeek, gutxienez ordenagailu bat dute ikasgelan eta erabilera handia ematen die. Teknologia ikasgaian ere asko erabiltzen dira ordenagailuak. Gero eta garrantzi handiagoa dute. Bost urte atzera begiratuz gero, azkar konturatuko gara nolako saltoa eman duten teknologiek. Ordenagailuak duela urte batzuk askoz ere mantsoago funtzionatzen zuten, askoz ere handiagoak ziren… orain, ordenagailuen programen aurrerapenez gain poltsikoan eramateko ordenagailuak ere baditugu, baina teknologien mundua ez da soilik ordenagailuetan gelditzen. Alor hau oso zabala da, adibidez, telebistak ere aurrerapen handia eman duela esan dezakegu. Orain TDT erabiltzen hasi gara non 25 kate baino gehiago ikusi dezakegun. Urte batzuk atzera eginez gero, konturatu gaitezke garai batean telebista bat herri bakoitzeko zegoela eta bertan, kate bat besterik ez zegoela. Orain gutxienez bat daukagu etxe bakoitzeko.

Hainbat ikastetxetan orain arte informatika edota teknologia ikasgaia hautazkoa izan da. Gaur egun aldiz, derrigorrezko ikasgaia bihurtu da.

Teknologiei esker gizakiak idazten, irakurtzen, elkar harremanatzen, komunikazioa mantentzen, garraiatzen… ikasi du. Garai bateko garraioak oinez egiten ziren. Geroago gurpilak egiten hasi ziren, ondoren industrializazioa etorri zen eta industrializazioarekin batera teknologia askoren aurrerakuntza eman zen (garraio bide desberdinak: trenak, kotxeak, hegazkinak…). Hari honetatik tiratuz, komunikaziora jo dezakegu, hau da, telefonoa, faxa, mugikorrak, ordenagailuak…

Idazteko moduak ere asko hobetu dira. Aintzinan kobazuloetan egiten zituzten beren marrazkiak, geroago harrietan idazten hasi ziren, beranduago, papera sortu zenean, paperean eskuz idazten hasi ziren, gero inprenta sortu eta makinaz idazten hasi ziren, orain ordenagailuarekin teklatuz idazten ikasi dugu.

Edozein lanaren aurrean teknologien erabilpena baloratzen da. Guztia dago teknologien menpe eta hauek aurrera egin behar dute.

Aitziber Iribarren

Posteado por: aitziberiribarren | octubre 14, 2009

Older Posts »

Categorías